Atzo arratsaldean, Irungo zipaioen komisaldegian bi pertsona atxilotu zituztenaren berri izan genuen. Ordu gutxitara, Espainiar Estatuko komunikabide nagusiak honen berri ematen hasi ziren,beste behin ere, makinaria errepresibo eta mediatiko guztia martxan jarriz. Izan ere, Euskal Herrian aski ezagunak dira gizartean beldurra hedatzeko horrelako kanpaina mediatikoak erabiltzea.

Oraingo honetan, bi atxiloketa hauek JARDUN Koordinadora seinalatu eta honen aurkako kriminalizazio kanpaina martxan jartzeko baliatu dute, atxiloketak koordinadorarekin inolako loturarik ez duten arren. Hortaz, ASKE Antolakundetik gogor salatzen dugu Koordinadoraren aurkako kriminalizazioa eta era berean, adierazi nahi dugu ez dugula Euskal Herri Langilearen aurkako inolako erasorik onartuko.

Amaitzeko, atxilotuen familia eta ingurukoek hurrengo egunetan pairatuko duten presio mediatikoaren aurrean ASKE Antolakundetik gure babes eta elkartasun osoa adierazi nahi diegu.

ATXILOTUAK ASKATU!

ERASOEN GAINETIK EUSKAL HERRI LANGILEA AURRERA!