ATXILOTUAK ASKATU!

Gasteizen Falangeak deitutako mobilizazioen ondorioz izandako istiluak direla eta, hamarnaka dira atxilotuak eta zaurituak.

ATXILOTUAK ASKATU!
2025eko urriaren 12an

Gaur goizean Gasteizen Falangeak deitutako mobilizazioen ondorioz izandako istiluak direla eta, hamarnaka dira atxilotuak eta zaurituak. Ertzaintza gogor oldartu da manifestarien aurka, foam jaurtigailuak eta gas pimienta erabilita, hainbat kasutan jaurtigailuekin zuzenean aurpegira apuntatuz.

Beste behin ere, indar errepresiboek argi erakutsi dute zein dein haien funtzioa: Euskal Herriaren ukazioa eta zapalkuntza bermatzea, faxismoaren borreroak babestea eta horiei aurre egiten dion mugimendu iraultzailea jazartzea. Hori dela eta, goizean izandako atxilotuen askatasuna exijitzeko eta indar errepresiboek gaur egungo gizartean betetzen duten funtzioa salatzeko, manifestazioa deitu du ASKE antolakundeak, 17:00etan, Andra Mari Zuriaren plazatik. Manifestazioaren ostean, 19:00etan Lakuako komisaldegi aurrean kontzentrazioa ere deitu du ASKE antolakundeak.

ATXILOTUAK ASKATU!

INDAR ERREPRESIBOAK SUNTSITU!

Gehiago honi buruz: Aske