ASKE antolakundeak prentsaurrekoa burutu du Donostiako kaian, datorren irailaren 13an antolatutako manifestaziora deituz.

Urtero bezala, Amnistiaren eta Euskal Preso Politikoen aldeko aldarriz beteko dituzte Donostiako kaleak.

ASKE antolakundeak prentsaurrekoa burutu du Donostiako kaian, datorren irailaren 13an antolatutako manifestaziora deituz.
2026ko abuztuaren 1ean

Euskal Herriko historia jazarpenaz idatzia da. Ez da existitu zapalkuntzarik gabeko Euskal Herririk, baina bai ordea helburu horren pean kompromiso eta borondatez beraien eskuetan zegoen guztia eman duten militante iraultzaileak. Eta kateak astintzen dituzten horiek dira hain zuzen ere hauen pisu guztia sentitzen dutenak.

Gauzak horrela, milaka eta milaka izan dira frantziar zein espainiar estatuek aurrera eramandako klase eta nazio zapalkuntzaren aurka borrokatzeagatik, urte luzez espetxeetan bahituak egon behar izan duten eta jarraitzen duten Euskal Preso Politikoak. Estatuon atzaparren menpe euren militantzia politikoari uko egin diezaioten, etengabeko erasopean daudenak.

Hori gutxi balitz, elkartasuna dute jo puntuan estatu zapaltzaileek. Txakurren kolpe eta mehatxuak ez ezik, izaera ekonomiko eta penaleko jazarpena ere lekua hartzen ari delarik. Jazarpen honen bitartez, desmobilizazioa sustatuta, Euskal Preso Politikoen aldeko borrokari uko egin eta hauek ahanzturan geratzea dute helburu. Finean, kaleak borrokaz hustu eta zapaltzaileen errelatoa inposatu nahi dute. Horrela azaldu daiteke bakarrik, errepresioak geroz eta gehiago zein gogorrago kolpatzen aritzea Euskal Herri Langilea eta bere askatasunaren aldeko borroka.

Honen guztiaren aurrean, ezinbestekoa dugu Euskal Herri Langileak etengabe pairatzen duen errepresioari aurre egiteko baldintza politikoak martxan jartzea. Bide horretan halabeharrezkoa da amnistiaren aldeko borrokari eutsi eta hau Euskal Herriko txoko guztietara hedatzea. Izan ere, amnistiaren erdiespenak, Euskal Preso Politikoen askatasuna ez ezik, Euskal Herri Langileak pairatzen duen jazarpenaren gaindipena ere suposatzen du. Amnistia, Euskal Herriaren independentzia eta sozialismoa eskuratzeko ezinbesteko baldintza dugu.

Bide horretan, dei egiten dugu irailaren 13an Donostiako estropadak direla eta, 13:00etan Bulebarretik abiatuko den manifestazioan parte hartzera.

Presoak kalera amnistia osoa!