Saoradh-ek bere elkartasuna helarazten dio Euskal Herri Langileari bi Eusko Gudariren heriotzaren urteurrenean; Francoren erregimen zitalean espainiar errepresio indarrek exekutatutako Jon Paredes Manot 'Txiki' eta Anjel Otaegiren heriotzaren urteurrenean, hain zuzen ere. Data hau, ordea, ez da urteurren soil bat, Gudari Eguna baizik, alegia, Euskal Herriaren askapenaren alde Frantziar eta Espainiar Estatuen aurkako borrokan eroritako gudariak oroitu eta omentzeko eguna.
Euskal Herriari nazio aske eta subirano gisa existitzeko eskubidea ukatu zaio. Hamarkadetan zehar luzatu diren jazarpena, espetxeratzeak, militarizazioa eta erresistentziaren kriminalizazioa ukazio hori indartzeko balitatu dira. Bata bestearen atzetik, gobernu kolonialek nazio-auzioari errepresioarekin erantzun diote, autodeterminazioa ahalbidetu ordez.
Irlandar Errepublikarrontzat, gure historia propioaren isla da errealitate hau. Irlandak ere zatituta eta okupatuta dirau. Gure borroka, Euskal Herri Langilearena bezala, independentzia eta benetako subiranotasunaren aldekoa da, hau da, herri batek bere etorkizuna era askean eta kanpo-eraginik gabe erabakitzeko eskubidearen aldekoa.
Helburuak identikoak dira. Eroritako gudariengatik dugun mina partekatzen dugu. Baita gudari horiek ezarritako ereduari eusteko borondatea ere.
Saoradh-ek Euskal Herriaren independentzia eta birbatzea aldarrikatzen ditu. Euren burua demokraziatzat jotzen duten bitartean okupazioaren aurkako erresistentzia kriminalizatzen duten estatuen hipokrisia gaitzesten dugu.
Zatiketa, okupazioa eta mugimendu iraultzaileen aurkako jazarpena ez dira salbuespen lokalak. Kontrol inperialistaren ohiko metodoak dira. Kontrol horri aurre egiten diotenekiko elkartasuna ez da eslogan bat, printzipio bat baizik.
Saoradh-ek JARKIrekin eta Euskal Herrian nazio askapenaren aldeko borroka betean dirautenekin bat egiten du. Haien eroritako gudariak omendu ez ezik, haien borrokari jarraipena emateko hautua egin dutenen kemena miresten dugu.
Irlandatik Euskal Herrira, irakaspenak berberak dira:
- Errepresioak ezin du erresistentzia desagerrarazi.
- Inperialismoak ezin du askatasun-grina behin betiko ezabatu.
- Klase menperatzaileak ez dio inoiz bere borondatez uko egin bere botereari, aitzitik, borrokaren eta gaur hemen omentzen ari garen eroritako gudarien odolaren bidez lortzen dituzte zapalduek garaipenak.
JARKIko burkideei, gure elkartasun osoa.
Gora Euskal Herria askatuta! Tiocfaidh ár lá!



