Elkartasun mezua
Kideok, Argentinatik gure agurrik bero eta adeitsuena helarazi nahi dizuegu Euskal Herri Langilearentzat hain garrantzitsua den data honetan. Memoria iraultzailea eraikitzea ezinbestekoa da kapitalismoaren aurkako borrokan gure aldeko agertoki berriak irekitzeko. Sistema eta hura osatzen duten alderdiak jakitun dira memoria iraultzaileak dakarren arriskuaz, eta horregatik saiatzen dira behin eta berriz Aberri Eguna desitxuratzen eta klase-borrokatik guztiz deskonektatuta dagoen egitate folkroriko hutsera murrizten.
Hori dela eta, eskerrak eman nahi dizkizuegu errebeldiaren sugarra piztuta mantentzen jarraitzeagatik, gizateriaren etsai komunari aurre egiten jarraitzearen duintasunez, munstro inperialistaren erraietatik sistema kapitalistaren aurka konfrontatzen jarraitzearen duintasunez.
Euskal Herri Langilearen askapen nazional eta soziala Euskal Herriaren independentziaren eta sozialismoaren eraikuntzaren bidez baino ez da posible. Eta Euskal Herri Langileak bere borreroak menderatzea inperialismoaren aurka borrokatzen duten herri zapaldu guztien garaipen bat ere izango da.
Ez dago erdibideko aukerarik esplotatuen eta esplotatzaileen artean. Gure zeregina iraultza sozialista egitea da.