FPLP Palestinaren Askapenerako Herri Fronteak 2025eko Gudari Eguna bidalitako elkartasun gutuna

2025eko irailaren 27an

Gaur, 2025eko abuztuaren 22an

JARDUN koordinadorako kide maitatuei eta Euskal Herri borrokalari guztiari,

Ahmda Saadat Palestinaren Askapenaren Aldeko Herri Frontearen idazkari orokorra den atxilotutako burkidearen eta nire izenean. Buro politiko zein komite zentraleko kide eta palestinar herri borrokalariaren izenean, gure agur iraultzaile beroenak bidaltzen dizkizuegu irailaren 27an ospatzen duzuen Gudari Egunaren harira. Euren bizitzak askatasunaren, duintasunaren eta justizia nazionalaren alde eman zituztenak ohoratzen dituen eguna.

Herri Frontetik, zuen borroka jarraian eta zuen martirien sakrifizioan azpirazioaren, kolonialismoaren eta okupazioaren aurkako borroka internazionalistaren jarraipena ikusten dugu. Palestinar herriaren eta Euskal Herriaren artean urteetan hedatzen diren erro komunak antzematen ditugu.

Biek euren nortasun kulturalaren eta autodeterminazio eskubidearen aurka jotzen duten politika oldarkorrei aurre egin behar izan diete eta jarraitzen dute. Biek eskubide nazional zilegien errendizioa edo uko egitea baztertzen duen erresistentzia hauskaitzaren ondareari eusten diote.

Euskal Herriaren zioa okupazio sionista eta gure herriaren askatasunaren, bueltaren eta independentziaren eskubidearen defentsan jarraitzeko inspirazio iturria izan da, eta izaten jarraitzen du guretzat. Palestinarekiko elkartasun jarraian sionismoak Gaza eta Zisjordaniako herriaren aurka burutzen duen sarraski gerraren, garbiketa etnikoaren zein gosearen aurka zuen posizio irmo eta argia erabat balioesten ditugu. Gerra honi eta europar moral bikoitzari amaiera jartzeko, okupazioaren eta Europar Batasunaren gain presioa areagotzeko espazio ezberdinetan aurrera eramandako lanketa politiko eta kulturalak ere asko balioesten ditugu. Batez ere, genozidio gerran baliatzen diren armen hornikuntza okupazioa burutzen dutenei galarazteko ekimenei dagokienez.

Kide maiteok:

Palestinaren Askapenerako Herri Frontearen eta Jardun koordinadoraren elkar ulertze dokumentu komunaren bitartez gauzatutako gure lankidetza bilateralak, besteak beste, batasun internazionalistan borroken esperientzien trukerako, herri ekintzak koordinatzeko, sentsibilizazio kanpaina politiko, kultural eta mediatikoak sakontzeko ekimen erabakigarria suposatzen du. Aliantza hau inperialismoaren, sionismoaren eta faxismoaren aurka mundu osoan borrokan diharduten herrien borrokak batzen jarraitzeko eredua dela deritzogu. Buru-belarri egingo dugu lan dokumentu hau praktikan aplikatzeko eta zuekin foro orotan lankidetza indartzeko.

Gudari Eguna bezalako egun hilezkorrean, zuen eta zuen herriaren sakrifizioak alferrikakoak izango ez direnaren gure konpromisoa berresten dugu. Gure bi herrien arteko elkarlan jarraitua askatasunaren, justizia sozialaren eta duintasunaren aldeko zein entitate sionista kriminaletik hasitako inperialismo eta bere bitartekarien aurkako borrokaren luzapen naturala da. Esparru guztietan, politikoan, kulturalean, gazterian zein mediatikoan elkarlanean jarraitzeko eta alor internazionalean inpaktu antzemangarria eragin dezakeen eta elkartasun internazionalista indartu dezakeen ekimen oro babesteko gure konpromisoa berresten dugu.

Gora eta betiko argia euskal martirientzat! Gora eta askatasuna Palestinarentzat!

Burkidetza eta agur iraultzaile beroenekin zuentzat eta Euskal Herri maitatuarentzat,

Jamil Mazhar

Idazkariorde orokorra

FPLP Palestinaren Askapenerako Herri Fronteak 2025eko Gudari Eguna bidalitako elkartasun gutuna
Gehiago honi buruz: Internazionala