Galesko Alderdi Komunistak Aberri Egunean bidalitako elkartasun gutuna
Gaur, Aberri Egunarekiko aitortza gisa, Plaid Gomiwnyddol Cymru-k (Galesko Alderdi Komunista) bere elkartasun internazionalista berretsi eta askapen sozial eta nazionalaren aldeko borroka zilegian Euskal Herri Langilearekin bat egin, eta hura babesteko konpromisoa adierazten du. Autodeterminazioaren aldeko borroka dagozkion esparru guztietan, lanaren eta lurraldearen gaineko burujabetzan, gure hizkuntza eta kultura nazionaletan eta kapitalaren arau homogenizatzaile eta esplotatzailearekiko aurkakotasunean, gure borroka komunaren oinarria da.
Gure borroken formek ez ezik gure klase-etsai komunek ere batzen gaituzte. Indar erreakzionarioen boterearen aurrean, munduko langileok eta zapalduok batasun internazionalista iraultzailez erantzun behar dugu. Inperialismoaren aurkako garaipen oro gure garaipena da, eta porrot oro zauri bat gu denongan. Eta ildo horretatik, zuon borroka geurea bailitzan bizi dugu.
Kapitalismoaren gaur egungo krisiari aterabide bat aurkitzeko saiakeran, estatubatuar eta europar inperialistak haien gailentasuna mantentzeko darabilten indarkeria areagotzen ari dira. Testuingurua hau dugu, Palestinaren aurkako eta Asia Mendebaldeko gerra genozida, Latinoamerikako erresistentziaren aurkako erasoa, Afrikako herrien ustiaketa gizagabea, eta bertatik borrokatzea dagokigu. Zentro Inperialistan egonik, gure borroketan garaipena lortzeko betebeharra dugu. Ez soilik gure askapenerako, planeta osoa itotzen ari den sistema bere erraietan bertan kolpatzeko baizik.
Plaid Gomiwnyddol Cymru-k gure borroka komunean Euskal Herri Langilearekin batera aritzeko konpromisoa adierazten du, preso guztiak askatu arte, klase-gizartearen eta nazio-zapalkuntzaren kateetatik askatu arte, garaipenera arte.
Plaid Gomiwnyddol Cymru - 2026ko apirilaren 5a