FPLP Palestinaren Askapenerako Herri Fronteak Aberri Egunean bidalitako elkartasun gutuna

Jarraian, FPLP Palestinaren Askapenerako Herri Fronteak Aberri Egunaren harira Libanotik bidalitako gutuna irakurriko dut. Gutuna jatorriz arabieraz eta gaztelaniaz igorri ziguten arren, Euskal Herriaren hizkuntza nazionala euskara dela aintzakotzat hartuta, jatorrizko gutunaren itzulpena irakurriko da. Beraz, kontutan hartu hau, itzulpenean eman litezkeen kutsu galerei dagokienez.
2025eko apirilaren 17a, osteguna
JARDUN koordinadorako kideoi,
Aske eta benetako Euskal Herri maitatu eta borrokalariari,
Palestina zauritu baina tinkotik eta okupazio sionistaren aurkako gure herriaren borrokaren barrenetik, jaso ezazue agur iraultzaile eta anaiartekoa. Euskal Herrian dauden gure kide maitatuontzat, zeinak palestinar herriarekiko elkartasun adierazpen gorena adierazten duten, hala nola, gure zio zilegia maila guztietan babesteko borondate herrikoi eta iraultzailea dutenak.
Frontearen idazkari orokorraren preso eta buru den Ahmad Sa`adat zein buru politiko, komite zentral eta aberrian zein atzerrian dauden gure herriaren masen izenean, zuen askapenaren, autodeterminazioaren eta justizia sozialaren aldeko borroka zilegian aurrera era jarraian egiteko gurari eta zorion zintzoenak igorri nahi dizkizuegu, Aberri Egunaren karira.
Abagune preziatu hau aprobetxatu nahi dugu gure bi herriak, palestinarra eta euskalduna batzen dituzten harreman historikoen inguruan dugun harrotasun sakona adierazteko. Kolonialismoaren, inperialismoaren eta kapitalismo basatiaren aurreko printzipio eta borroka posizionamendu partekatuetan errotutako harremana.
Testuinguru honetan izugarri baloratzen dugu palestinar zioa eta dagozkion eskubideen babesean mantentzen dituzuen postura zintzo eta irmoak, bereziki estatu batuarren babespean Gazako zerrenda eta okupatutako Zisjordaniaren aurkako oldarraldi sionista masiboaren une honetan. Sistema internazionalaren isiltasun eta konplizitate lotsagarriarekin genozidio basati eta garbiketa etnikoaren forman adierazten ari den oldarraldia.
Zuek Europako indar herrikoi eta aurrerakoien buruan egon zarete eta egoten jarraitzen duzue, zalantza eta men egin barik gure herria eta bere zioa babesten. Krimen sionisten aurka daramagun borroka aintzakotzat hartuz eta hegemonia inperialista herri zapalduon borrokaren egiturazko parte gisa hartuz, bereziki palestinar herriarena.
Gaur, borrokaren batasunaren marko honetan zuen herriaren autodeterminazioa, bere identitatearen babesa, bere hizkuntza, bere kultura eta bere etorkizuna era aske eta independentean erabakitzeko eskubidean gure erabateko babesean berresten gara. Munduko edozein herri zapalduren garaipena borrokan dirauten herri guztientzako garaipena baita, palestinar herria ahaztu gabe.
Izugarri balioesten ditugu “Erresistentzia ardatza, sionismoaren aurkako borroka eta FPLPren papera” izenburupean antolatutako elkartasun ekintzen astea. Ekimen hau gure herrien arteko aliantza borrokalariaren islatzat eta elkarrizketa iraultzailean sakondu zein borrokarako tresna partekatua garatzeko etapa garrantzitsutzat hartzen dugu.
Etapa erabakigarri honetan, ardura komunak, loturak indartzea, indar aurrerakoien arteko koordinazioa areagotzea eta sionismo zein inperialismoaren aurkako Fronte Mundiala eraikitzea gure ardura amankomuna dela deritzogu. Fronte hau herrien borondatea, hegemonia koloniala, gure askapen nazionalaren aldeko borroka babesteko, gure errefuxiatuen itzulera eta Jerusalem hiriburu gisa duen ibaitik itsasora arteko gure estatu independentearen eraikuntza inposatzeko gai izan behar da.
Irmoki uste dugu gure borrokak irabazi egingo duela. Alde batetik, bidezko zioa defendatzen dugulako. Eta, bestetik, beren printzipioak negoziatzea ez ezik, justiziaren alde egotearen prezioa ordaintzearen beldur ez diren zuek bezalako pertsona askeen babesa ere badugulako.
Gure elkartasun eta eskertasun osoa Euskal Herri heroikoari.
Borrokan duen bere paper garrantzitsuagatik, gure errekonozimendu osoa Jardun koordinadorari.
Zin dagizuegu Herri Fronteak, betiko legez, okupatzaileari fusil batekin apuntatzen eta bere atea munduko herri libreekiko aliantzetara irekita bere printzipioei leial izaten jarraituko duela, eta bereziki Euskal Herriko gure kideekin.
Gora Palestina libre eta arabiarra! Gora Euskal Herri askatu eta duina!
Jamil Muzhair Ordezko Idazkari Orokorra